2015(e)ko urtarrilaren 3(a), larunbata

Gehigarriak

Orrialde honetan, modulu lanerako (bideoa egiteko) erabili ditudan programak azalduko ditut.

FLIXPRESS

Alde batetik, oso ezaguna ez den programa bat erabili nuen bideoari sarrera bat emateko. Programa hau Flixpress deitzen da.

Programa hau interneten bilatuz aurkitu nuen eta youtubeko tutorialei esker sarrera polita egin nuen. Hona hemen youtubeko tutoriala, sarreratxo bat egiteko.





Oso interesgarria iruditu zitzaidan eta horregatik bloggean uzten dizuet.



POWTOON

Bestalde, Powtoon programa oso dibertigarria iruditu zitzaidan aurkezpen bat egiteko. Egia esanda, Powerpointak oso sinpleak eta estatikoak dira eta aurkezpen bat mugimendua edukitzean beste gauza bat transmititzen du. Hemen daukazue adibide bat, Powtoon erabiliz.