2014(e)ko azaroaren 21(a), ostirala

4. gogoeta

Aste honetan bi aurkezpen izan ditugu klase magistralean eta ikasle bakoitzak taldeak ebaluatu ditu. Nire ustez bi taldeak ondo egon dira, hori bat beti daude gauzak hobetzeko baina orokorrean ideiak argi utzi dituzte eta ulergarriak izan dira.

Saio praktikoetan bibliografian zentratu gara. Irakasleak bibliografia nola egiten den azaldu digu, modulo lanerako eta beste lanetarako ezinbestekoa baita.

  • Linkak jartzen ditugunean elementu batzuk kontuan izan behar ditugu. Horrela jarri behar dira: Web orrialde edo aldizkariaren izena (hikhasi), autorearen abizena eta izenaren lehenengo hizkia, artikuluaren data, eta kontsultaren eguna.

  • Autore baten lanaz ari garenean, hona hemen adibide bat: Azkunaga, M. (2014). Ipuin baten aplikazio didaktikoa. Hikhasi 140, 60-63.

  • Blog batetik ateratzen dugunean bibliografia edota informazioa, ondorengoa jarri behar da: Alcalá, L. Kortxea. http://kortxea.blogspot.com.es/ Kontsulta: 2014-11-15

Bigarren saio praktikoan internet-en informazioa bilatzeko moduez hitz egin dugu.Nire kasuan, bilaketa lana egiten dudanean, linkak word batean gordetzen ditut baina gaur beste modu batzuk ikasi ditugu. 

DELICIOUS, Scoop.it edo Diigo -rekin linkak online gorde ditzakegu eta horrela edozein momentutan eta edozein ordenagailurekin hartu ditzakegu. Oso baliogarria iruditu zait eta oso erraza.



Jarraian ipiniko dizuet bideo bat. Bideo batzuk ikusi genituen klasean eta oso interesgarriak iruditu zitzaizkidan. Merezi du ikustea!


 

2014(e)ko azaroaren 13(a), osteguna

3. gogoeta

HAIZEA

Pasaden astean, haizearekin zerikusia zituzten argazkiak atera behar genituen. Horretarako, kalera joan ginen argazkiak ateratzeko.
Alde batetik, haizearen ondorioz, ilearen mugimendua atera genuen. Bestalde, gure laguna Haizearen argazkia hartu genuen, orrialdeak airean, zuhaitza mugitzen, alkondara bat mugitzen eta gortina mugimenduan.

Gero denen artean ikusi genituen argazki guztiak. Bereziki, komunikazioarekin zerikusia zuten argazkiak oso deigarriak iruditu zitzaidan.



Azkenik esan beharra daukat, ariketa hau oso interesgarria iruditu zitzaidala, izan ere, egun horretan oso nekatuta geunden eta kalera joatea eta kamararekin eta gauzekin jolastea oso interesgarria eta dibertigarria izan zen.


2014(e)ko azaroaren 3(a), astelehena

2. gogoeta

Aste honetan hainbat gauza ikasi dugu.

Alde batetik, consigna zaindegia nola erabili ikasi dugu. Nire ustez zaindegi hau oso praktikoa da unibertsitateko ikasleek erabiltzeko, izan ere, lanak igotzeko eta zure ikas-kideekin konpartitzeko oso praktikoa da.

Bestalde, copyscape erabili genuen gure blog-an. (plagioak ez egoteko)

Storybird erabili genuen ere, ipuinak egiteko programa oso interesantea dela uste dut. Ikasleekin ipuintxo bat egiteko oso dibertigarria eta didaktikoa da. Bestetik, programa honek desabantaila batzuk ditu, hala nola, irudi gutxi daude, hau da, baldintzatuta zaude zure ipuina egiterakoan.
http://catalogo.artium.org/book/export/html/4289

Azkenik, GIMP programa deskargatu ondoren, trasteatu dugu, eta oso interesgarria eta erabilgarria da. Gure argazkiei filtroak jartzeko edota ukituak emateko edo apaintzeko programa oso ona dela pentsatzen dut.

Aste honetan asko ikasi dut eta dena oso erabilgarria dela uste dut, ez bakarrik blog-a egiteko baizik eta ikasgelan egiteko.