2014(e)ko azaroaren 21(a), ostirala

4. gogoeta

Aste honetan bi aurkezpen izan ditugu klase magistralean eta ikasle bakoitzak taldeak ebaluatu ditu. Nire ustez bi taldeak ondo egon dira, hori bat beti daude gauzak hobetzeko baina orokorrean ideiak argi utzi dituzte eta ulergarriak izan dira.

Saio praktikoetan bibliografian zentratu gara. Irakasleak bibliografia nola egiten den azaldu digu, modulo lanerako eta beste lanetarako ezinbestekoa baita.

  • Linkak jartzen ditugunean elementu batzuk kontuan izan behar ditugu. Horrela jarri behar dira: Web orrialde edo aldizkariaren izena (hikhasi), autorearen abizena eta izenaren lehenengo hizkia, artikuluaren data, eta kontsultaren eguna.

  • Autore baten lanaz ari garenean, hona hemen adibide bat: Azkunaga, M. (2014). Ipuin baten aplikazio didaktikoa. Hikhasi 140, 60-63.

  • Blog batetik ateratzen dugunean bibliografia edota informazioa, ondorengoa jarri behar da: Alcalá, L. Kortxea. http://kortxea.blogspot.com.es/ Kontsulta: 2014-11-15

Bigarren saio praktikoan internet-en informazioa bilatzeko moduez hitz egin dugu.Nire kasuan, bilaketa lana egiten dudanean, linkak word batean gordetzen ditut baina gaur beste modu batzuk ikasi ditugu. 

DELICIOUS, Scoop.it edo Diigo -rekin linkak online gorde ditzakegu eta horrela edozein momentutan eta edozein ordenagailurekin hartu ditzakegu. Oso baliogarria iruditu zait eta oso erraza.



Jarraian ipiniko dizuet bideo bat. Bideo batzuk ikusi genituen klasean eta oso interesgarriak iruditu zitzaizkidan. Merezi du ikustea!


 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina