2014(e)ko abenduaren 8(a), astelehena

5. gogoeta

Klase magistralean bi aurkezpen izan ditugu aste honetan, 4. taldea eta 5. taldea.

Klase praktikoetan hainbat gauza landu ditugu.
Alde batetik, online eskuragarri dauden baliabide didaktikoei buruz hitz egin dugu, hala nola Webquest metodologia.

Webquest metodologia Bernie Dadgek sortu zuen 1995. urtean eta bere helburua bilaketa lana erraztea da. Webquest-a oso erabilgarria dela uste dut, izan ere, informazio asko dago sarean eta honekin gure bilaketak errazten dira eta konkretuagoak izaten dira.






Nire ustez, webquesta alde oso onak ditu, hala nola, motibagarria da, interesgarria, desberdina, doakoa, praktikoa eta talde didaktikoa.
Baina alde negatiboak ere baditu. Diseinu oso berria da eta autonomia gutxi lantzen da. Are gehiago, online egiteko lana edo ariketak dira, hori esan nahi du internetaren beharra eta ordenagailu baten beharra duzula.

Guk, "Elmer, el elefante multicolor" webquest-a hautatu dugu, azaltzeko zergatik gustoko dugun.Haur hezkuntzarako oso interesgarria da, izan ere, irakurketa eta entzumena lantzen da.

Orokorrean, sistema interesgarria iruditzen zait ikasleekin zerbait desberdina egiteko, ordenagailuekin lantzeko eta dibertitzeko aldi berean.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina