2014(e)ko abenduaren 25(a), osteguna

10. gogoeta

Azkenengo eguna izanda, modulu lanak aurkeztu ditugu eta nire taldea lehenengoa izan da.
Horretarako Powtoon erabili dugu bideoari sarrera emateko.

Powtoon erabiltzea pentsatu genuen gure kideei erakusteko gauza berriak egin daitezkeela eta ez dagoela bakarrik power pointa.

Sarrera honetan, gure lana laburbildu dugu eta honako ideiak azaldu ditugu:

  1. Gure helburuak zein izan dira argitu dugu.
  2. Zeri eman diogu garrantzia.
  3. Muntaia egiteko zein programa erabili ditugu.
  4. Eragozpenak eta alderdi onak lana egiterako orduan.


Nire ustez, lan asko egin dugu lana ondo ateratzeko eta poz-pozik egon gara lan hau burutzen, izan ere, gaia oso interesgarria eta zabala zen eta gure sormena landu dugu.
Bestalde, bideoa egiterakoan momentu oso onak pasatu ditugu elkarrekin eta asko disfrutatu dugu honekin.




Gainera, nik ez nuen inoiz egin bideo muntai bat eta esperientzia ona izan da eta asko ikasi dut, inbestigatu dut eta informatikaren aldetik asko ikasi dudala pentsatzen dut.

Beste taldeen lanak ikusita, harrituta geratu naiz, denok lan handia egin dugu eta ideia oso desberdinak izan ditugu, bereziki, Betsolaritza gaia landu duten taldea asko gustatu zait.

Azkenik, esan beharra daukat, informatikako klaseetan oso gustora egon naizela, asko ikasi dudala eta erabilgarria iruditu zaizkit programa asko eta asko eta ziur nago etorkizunean erabiliko ditudala.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina