2014(e)ko abenduaren 18(a), osteguna

9. gogoeta

Aste honetan, QR kodea zer den eta nola erabiltzen den ikasi dugu.

QR kodea bi dimentsiotako barra-kodea da. Kode honek datuen matrize baten itxura dauka. Koadro formako eredu batean atzeko planoa kolore zuriz eta gainean kokatutako koadrotxoak beltzez agertzen direlarik. Kode hauetan edozein informazio gorde daiteke, baina gehien bat URL ak edo testua gordetzeko erabiltzen dira. Izkinetan hiru lauki handi ditu, irakurgailuek kodearen kokaena antzematea ahalbidetzeko.

QR kode hauek irakurtzeko aplikazio bat deskargatu behar izan dugu gure mugikorretan. Google Play-an "Lecotr QR" ipintzen badugu aplikazioa agertuko zaigu.

Kodea hau eratu dugu gure blogaren URL-arekin. Horretarako, Unitag -en gure QR kodea eratu dugu gure blogaren URL-arekin. Kode hori deskargatu dugu eta kodea sortu dugu, gure mugikorrekin sartzeko.

Nire ustez, kode hauek baliagarriak dira web orrialdeetan sartzen garelako eta ez da beharrezkoa google-en sartzea. Horregatik oso erosoa da eta azkarrago sartu gaitezke web orrialdeetan adibidez.


QR Code



Honekin mapa eta irudiak sortu daitezke.
Horretarako bilatzailean Wordle bilatu behar dugu eta "create" ipintzen duen lekuan sakatu. Ondoren testu bat copiatu behar dugu eta GO sakatu.

Tagxedo: Wordle bezalako programa bat da baina bere erabilera desberdina da.

Zooburst: antzeko programa.



Nire klaseko kidea eta nik progama hau erabili dugu joku bat egiteko. Nire ustez programa hau oso dibertigarria da eta umeekin gozatu dezakegu.

Ondorengo jokua egin dugu eta espero dut zuen gustokoa izatea!

websitewer
easel.ly

Asmakizunaren erantzuna: LEHOIA da.


COLAR

Honako programa guztiz deigarria iruditzen zait eta horretarako bideo hau ikusi behar duzue.





Bideo ikusi eta gero, ikusten dugu honako programa, guk margotutako irudiak hiru dimentsiotan ikusteko aukera ematen digu. Oso dibertigarria izan daiteke umeentzat, izan ere, haiek margotutako irudiak bizia dutela ikusten dute eta nire ustez, horrelako programa berriak sormena lantzen dute.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina