2014(e)ko abenduaren 12(a), ostirala

8. gogoeta

INFOGRAFIA

Kartel bat (pp bidez egin daitekeena), grafika eta esaldiak daude bertan oso modu sintetikoan antolatuta. grafiko bat informazioa emateko. Informazioa

Baina zer da infografia bat?

Informazioa bisualki aurkezteko sortu ziren: datuak, albisteak zein gertaerak era sintetikoan eta grafikoan laburbilduz. Modu honetan errazago ulertzen ditugu edukiak.

Infografia zer den jakin ondoren, adibide bat ikusi dugu. Nahiz eta ipiniko dudana ez izan ikusi duguna, adibide ona da.






Gero ikusiko duzuen bideoa eratzeko internetetik argazki bat erabili dugu.

http://portafolioedemskarinaleon.files.wordpress.com/2011/01/cartel-de-educacion-ok.jpg

Hona hemen guk eratutako bideoa, irudi batekin, movie maker eta paint erabilita.




Infografia hau egiterakoan, zaila egin zait musika irudiekin bat egitea. Hau da, irudiak moztea eta sekuentziatzea ez da oso zaila baina musika egokia aurkitzea eta hauekin erritmo berberean joatea zaila egin zait. Horretarako, musika irudiarekin ondo egokitzeko denbora gehiago eman dugu irudi batzuetan beste batzuetan baino.

Bestalde, movie maker erabili dut sarritan baina ez infografia bat egiteko. Nire ustez, inforgrafia bat oso erakargarria da eta desberdina. Ikasleentzat oso dibertigarria izan daiteke eta ikasi dezakete musika bilatzen eta irudiak hautatzerakoan.



PODCAST

Ondoren, podcast bat egin genuen. Podcast bat RSS jario bidez gailu mugikor eta ordenagailuetan erreproduzitzeko banatzen den multimedia fitxategia da. 

Podcast edozeri buruz izan daiteke baina guk hezkuntzarekin erlazionatuta dagoena egin dugu. Bikoteka jarri gara eta ipuin bat grabatu dugu gure ahotsekin. Grabaketa egiteko, Audacity programa erabili dugu. Ondoren, Ivoox plataformara igo dugu eta gure bloggean ipini dugu.

Ipuina "Intxaurra"


 
Nahiz eta nik Ivoox erabili audioa igotzeko beste baliabide batzuk aurki ditzakegu hala nola, Poderato, Voki, Goear, Spreaker, PodOmatic, Ivoox...



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina