2014(e)ko abenduaren 8(a), astelehena

6. gogoeta

Aste honetan, nire taldeak egin du saio magistralean aurkezpena, beste talde batekin. Gure aurkezpenean, Nuria Quintanak egindako artikuluaren bigarren zati azaldu dugu. Bereziki, Lehen Hezkuntzan, interneta erabiltzeko estrategiak eta neurriak landu ditugu.

Gure aurkezpena prezi bat izan da, ez genuen powerpoint-a erabili oso ohikoa delako eta aldatu nahi genuen. Egindako Prezi-an tipografia zaindu dugu baita 6x6x6 araua kontuan hartu dugu. Orokorrean oso gustora egon naiz, eta taldekideok nahiko ondo egin dugu.


Saio praktikoan antzinako ikasle batzuk etorri ziren bisitatxo bat egitera. Emakume hauek Bilbon ikasi zuten eta urte horietan neskak eta mutilak bananduta zeuden. Gauza asko aldatu dira eta guk sorte handia daukagu, gure fakultatea berria delako eta hainbat erreztasunak ditugulako.

Gelan, hezkuntzako software-ak zer ziren eta zeintzuk ziren landu genuen. Software hauek bereiziki hezkuntzarako esplizituki daude eginda. Mota horretako programa da JClic adibidez; honek Java plataformarekin funtzionatzen du eta beraz proposatzen diren jarduerak dinamikoak dira. Baina ere badugu Clic, internet gabe erabili dezakeguna baina ez da hain dinamikoa. Programa honekin hainbat irakasgaiak landu daitezke modu dibertigarrian.

Amaitzeko Educaplay ezagutu genuen, eta guretzegrama bat egin genuen Giza gorputzaren inguruan.



Bigarren, saio praktikoan  Eskola 2.0-n erabiltzen diren errekurtso batzuk landu eta erabili genituen: Pixton eta Go animate adibidez. Behean ikusi ditzakezuen bi ariketak egin genituen: komikia Pixton errekurtsoaren bidez eta eskema Mindomoren bidez.


Make your own mind maps with Mindomo.



Make your own mind maps with Mindomo. Educaplay-en egindako Giza gorputz "crucigrama" Giza gorputza Amaitzeko, Bloom-en taxonomia ospetsuak aipatu genituen.



Hona hemen nire kidea eta nik egindako komiki laburra

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina